Nazioarteko Eskola Eztabaida “kultura eta Etorkizuna”
Gazteen eztabaida kulturak etorkizun hobe baten garapenean izan behar duen paperari buruz
Kultura eta Etorkizuna Nazioarteko Eskola Eztabaida ikastetxeetako gazteei zuzendutako ekimena da, eta kulturak etorkizun hobe baterako duen garrantziaz eztabaidatuko da azaroaren azken astean. Horren bidez, gazteenen artean kontzientzia kritikoa eta etorkizunarekiko jarrera positiboa garatzea du helburu.
Kontzientzia kritikoa eta etorkizunarekiko jarrera positiboa garatzea.
Gizartearen inertzia materialak eta kontsumistak orekatzea, bereziki gazteengan eta Black Friday astean.
Hausnarketa analitikorako, elkarrizketarako eta enpatia sozialerako trebetasunak garatzea.
Kulturak gazteengan etorkizun garatuagoa, bidezkoagoa eta gizatiarragoa lortzeko duen garrantziaz
Gazteak nazioartean elkartzeko eta konektatzeko espazioak.
Zergatik sortu zen eztabaida?
Garai konplexuak bizi ditugu. Inoiz baino beharrezkoagoa da elkartzeko eta hausnartzeko guneak sortzea, gazteek gizarte garatuago eta bidezkoago bat sortzeko inspirazioa izan dezaten.
Norentzat da eztabaida?
Eztabaida Bilbo-Bizkaia eta Eskoziako ikastetxe mota guztientzat pentsatuta dago, Fair Saturdayren astean kulturari eta etorkizunari buruz ikasgeletan eztabaida dezaten.
Zein hizkuntzatan eztabaida daiteke?
Ikasleek gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez eztabaida dezakete.
Final bat egongo da?
Bai horixe! Astea amaitzen denean, finala Bizkaiko leku enblematiko batean antolatuko da.
Zein formatutan bidali behar ditut ondorioak?
Eztabaidaren ondorioak eta Fair Saturday Fundazioarekin partekatu (formatu librea, adibidez: testua, aurkezpena, bideoak, etab.) gaituko den plataforman.
Eta Bilbo-Bizkaikoa ez banaiz?
Edizio honetan eztabaida Bilbo-Bizkaian eta Eskozian baino ez da egingo. Hurrengo edizioetan parte hartu nahi baduzu, idatzi eztabaida@fairsaturday.org helbidera eta zure proposamena aztertuko dugu!