Fair Saturday irabazi-asmorik gabeko erakunde independentea da, 2015ean fundazio gisa eratutakoa. Gizartea eraldatzeko ezinbesteko indar gisa artea, kultura eta enpatia soziala sustatuz, mundu hobe baten garapenarekin konprometituta dago.
Fair Saturdayren fundazio-eginkizunak honako hauek dira:
- Mundu bertutetsuago, bidezkoago eta pertsonen beharrekiko sentikorragoa sustatzea, artea eta kultura garatuz.
- Kulturaren bidez kultura eta lurralde desberdinen arteko zubiak eta loturak eraikitzea.
Bere fundazio-eginkizunarekin bat etorriz, Fair Saturdayk honako jarduera hauek garatzen ditu:
- Fair Saturday mugimendu globala antolatu eta sustatzea, «artearen eta kulturaren bidez mundua hobetzeko egun bat» sortzeko helburuarekin.
- GKEen eta gizarte-proiektuen lana aitortzea, haien jarduera zabaltzen laguntzea eta arte- eta kultura-jardueren nahiz ekitaldien bidez haien proiektuetarako finantzaketa-iturri berriak lortzen laguntzea.
- Baliabide gutxiko edo gizarte-bazterkeria arriskuan dauden inguruneetako haur eta gazteei arte-hezkuntzarako eta mota askotako arte- eta kultura-ekitaldietarako sarbidea ematea.
- Gizarte-desabantailan dauden pertsonentzat arte- eta kultura-hezkuntzaren arloko akademiak, programak, bekak eta laguntzak sortzea.
- Gizarte-bazterkeria arriskuan dauden kolektiboen gizarteratzea eta garapen pertsonala sustatzea, artearen eta kulturaren bidez.
- Gizarte-erantzukizuna duten arte- eta kultura-jarduerak sustatu, bultzatu eta horietan lankidetzan aritzea.
- Arlo horri buruzko txostenak eta ikerketak egitea.
- Jarduera nagusiari lotutako edo haren osagarri diren eginkizun guztiak gauzatzea.
- Helburuak betetzeko beharrezkoak diren jarduera ekonomikoak garatzea.
- Eta, oro har, bere helburuak ahalik eta ondoen lortzeko beharrezkoak diren jarduera guztiak egitea.
